XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai hau birkonbinaketa garaia deitzen da eta elektroiak nukleoiekin lotzen direnez, erradiazioak ez du, jadanik, elkarrekintza gehiago materiarekin, lehenago deskribitu dugun fotoien langa sortzen delarik.

Aldiune honetatik aurrera materia grabitate-legearen funtziopean dago eta galaxien eraketa prozesuak hasten dira izar zaharrenekin batera.

Baina arazo hauek hurrengo kapituluetan ukituko ditugunez, orain 4. taulan egiten den aipamenarekin utziko ditugu.

Gorago ere esan dugunez, 4. taulan eboluzioaren deskribapenean aipatu diren fenomenoak adierazita daude, argibide eta laburpen gisa.

Ikus daitekeenez, ekintza garratzitsuenak denboran kokatzen dira, beraiei dagokien tenperatura ere agertzen delarik.

Azpimarratuak agertzen diren zenbakiek denbora gaur egunetik hasi eta atzeraka kontatzen dute, iragan hurbileko fenomenoak zehaztasun handiagoz kokatzeko.

Tenperatura eta denboraren arteko erlazioa (36) adierazpenak ematen diguna da.

Unitate egokiak jarri eta eragiketak egiten baditugu ondoko gutxi gorabeherako adierazpena ateratzen zaigu: form n= 4 erradiazioaren garaia n= 3materiaren garaia.

Irudian nabaria egiten denez, denboraren eskala ez da uniformea.